Bejondaigula
Sinopsia
Antzerkia bi aktoreei buruzkoa da eta beren funtzioa hasi baino lehenagoko minutuetan dituzten elkarrizketak jasotzen dira. Esperientzia handiko bi aktore, munduan zehar ibiliak, eta hala ere, bizitzak zenbait gauza ukatzen dizkie. Hori bai, fikzioan babestuko dira falta zaien hori lortzeko.
Carles Alberola egile eta zuzendari valentziarrak istorio nahiko dramatiko batean oinarrituta sortu zuen lan hau, baina antzezlanaren emaitza komedia hutsa da.
Fitxa
Egilea eta Zuzendaria : Carles Alberola
Antzesleak : Ramon Agirre eta Niko Lizeaga
Ekoizpena : Tanttaka eta Albena