Tatami
Sinopsia
Madril-Tokio bidaia. Filologia hispanikoko lizentziatu bat, gogo-bizia eta xaloa. Bidaiari bitxi bat, istorio oso berezia kontatzen diona. Begiluze baten istorioa.
Olgak entzun egiten du, galdetu, eskandalizatu egiten da, baina gustura ari da morboan, hala ere: entzun nahi du eta ez du nahi, jakin nahi du eta ez du nahi, harik eta berearen guztiz desberdina den sexu-irrika sentitzeko era baten konplexutasunak herrestan eramaten duen arte.
Hegaldiaren bertigoa elkarrizketa garratz, erregarri, ezin bizkorrago eta guztiz dibertituen bertigoa da. Poesiaz eta erromantikotasunez beteriko elkarrizketak dira, hala ere. Bidaiak ez du leihatilarik ez paisaiarik behar jostarazteko.
Fitxa
Egilea : Alberto Olmos
Egokitzapena : Kike Diaz de Rada
Eszenografia : Fernando Bernués, Edi Naudó
Argiztapena : Xabier Lozano
Jantziak : Ana Turrillas
Zuzendaritza : Fernando Bernués, Kike Diaz de Rada
Antzesleak : Gorka Aginagalde, Naiara Arnedo
Teknikariak: Txema Gonzalez, Jaime Sagastibeltza
Eszenografia eraikuntza : Eskenitek
Koordinazio teknikoa : Edi Naudo
Argazkiak : Manix Diaz de Rada
Diseinu grafikoa : Tempo
Komunikazioa : Jaba
Administrazioa : Maite Gorrotxategi
Idazkaritza : Miren Oiartzabal
Ekoizpen exekutiboa : Koro Etxeberria
Ekoizpena : Tanttaka Teatroa S.L.