Emakume Baten Borroka eta Metamorfosia
Sinopsia
Ustekabean amaren gaztaroko autoerretratu bat aurkitu ondoren, Edouard Louisek gogora ekarriko du baztertuta, menderatuta eta
are gizonezkoek eragindako indarkeriak makurtuta bizi den eta 45 urterekin matxinatu, ihes egin eta pixkanaka bere askatasuna eraikiko duen emakume baten irudia. Gizarte patriarkalak, familiak eta baita semeak ere suntsitutako emakume baten metamorfosia. Emakume hori, gero, berriz aurkituko da semearekin eta hark, publikoki, duintasuna itzuliko dio.
Gure antzerkirako apustu honetan, erretratu fotografikotik harago joanda, Edouard Louisek berak (Eneko Sagardoik antzeztua) agertokia partekatzera “gonbidatuko” du uneoro ama . Presentzia “isil” bat (hitzezko interbentzio labur eta puntual batzuk kenduta), bi aldetara eginiko proiekzio batekin osatua: atsegin egiteko inolako asmorik ez eta zintzotasun autokritikora iristeko ausardia duen testu honetan barrena murgiltzen den amaren lehen plano bat.
Ikusleak hurbil eta bi aldetara dituen agertoki estu eta txiki batean (apur bat goraturiko oholtza luze eta estua, 2 x 10 m-koa) amaren presentzia etengabeko ebokazioa izango da aktorearentzat; bakarrizketatik harago, amaren eta semearen eta lekuko pribilegiatu diren ikusleen arteko elkarrizketa konfesional eta konpontzaile ezinbesteko bat gorpuzteko aukera
Fitxa
Egilea
ÉDOUARD LOUIS
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa
FERNANDO BERNUÉS
Antzezleak
ENEKO SAGARDOY
EVA TRANCÓN / VITO ROGADO
Zuzendari laguntzailea
NAIARA ARNEDO
Jantzitegia
ANA TURRILLAS
Argiztapena
DAVID BERNUÉS
Koordinazio teknikoa
ACRÓNICA PRODUCCIONES
Administraritza
MAITE GORROTXATEGI
Ekoizpen exekutiboa
ANE ANTOÑANZAS
Ekoizpena
PAOLA EGUIBAR
Banaketa
PORTAL 71
Prentsa
Hurrengo emanaldiak
Emakume Baten Borroka eta Metamorfosia
Amorebieta
Emakume Baten Borroka eta Metamorfosia
Eibar