Barealdi Magikoa
Sinopsia
Oliverrek bizimodua aldatu nahi du. lan-elkarrizketa batean, bere nagusi izango denak onddo haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio.
Hala, oliver hasiko da ikusten etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko
dela, edota bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau.
iniziazioko bidaia honek afrikara eramango gaitu, elefante arrosetara, maitasunera, obsesiora, bizileku-bortxatzeetara, ehizako eskopetetara, alkoholera, traiziora, lapurtutako ametsetara eta bizitzako ura ematen duten iturburuetara.
la calma mágica aitari eskaini diot, berarekin berriro hitz egin ahal izateko nahiari eta pertsonak betiko joan behar duten ideiaren ukoari. tankera honetako istorioak gogora ekartzeak sortzen duen plazerari ere bai:
Gure aita, texasen bizi zenean, bikote baten adiskide egin zen, seme bat galdu berria zuten arrantxo-jabeak ziren. mutilak aitaren adin bertsua zuen, eta oso antzekoak ziren. Hain antzekoak zirenez, arrantxo-jabeek zera eskaini zioten, haiekin bizitzen gelditzen bazen, arrantxoa oinordetzan utziko ziotela.
Uste dut nire pertsonaiei mishimaren pertsonaiari gertatzen zaion bera gertatzen zaiela eta, «denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balio bera hartzen dute oroitzapenen artean. errealitatean gertatzen den guztia gerta zitekeenarekin nahasten da. eta, errealitateak azkar uzten dienez tokia ametsei, iraganak etorkizunaren gero eta antz handiagoa hartzen du».
Fitxa
Egilea eta Zuzendaria : Alfredo Sanzol
Itzultzailea : Harkaitz Cano
Eszenografia eta Atrezzo : Alejandro Andujar
Musika : Iñaki Salvador
Argiztapena : Xabier Lozano
Jantziak : Ana Turrillas
Interpreteak:
(Euskara)
Mireia Gabilondo (abokatua) aitziber Garmendia (olivia) Jose kruz Gurrutxaga (oliver) itziar ituño (olga)
Martxelo rubio (Martin)
Off Ahotsa : Aitor Mazo
Zuzendari laguntzaileak: Aitziber Garmendia, Vito Rogado
Eszenografiaren errealizazioa : May
Atrezzoaren errealizazioa : Miguel Ángel Infante
Zuzendaritza teknikoa : Edi Naudo
Ekoizpen laguntzailea : Ane Antoñanzas
Talde Teknikoa : Dani Bernués (Acrónica) Edi Naudo, Ángel agüero
Argazkiak : Manuel Diaz de rada
Diseinu Grafikoa : tGa + asociados
Administrazioa : Maite Gorrotxategi
Ekoizpen exekutiboa : Fernando Bernués koro Etxeberria
Ekoizpena : Centro Drámatico Nacional, Tanttaka Teatroa