[Translate to Euskera:]

Ameriketako Bidaia

Ameriketako Bidaia

Sinopsia

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.
Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.
Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Fitxa

  • Egilea Patxo Telleria
  • Interpreteak Miren Arrieta Nerea Mazo
  • Zuzendaritza Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea Vito Rogado
  • Eszenografia Fernando Bernués
  • Argiztapen Diseinua David Bernués
  • Ikus-entzunezkoak Acrónica Producciones
  • Jantziak Ana Turrillas
  • Teknika Acrónica Producciones
  • Administrazioa Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa Ane Antoñanzas
  • Ekoizpena Nagore Plazaola
  • Banaketa Portal71
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia
Ameriketako Bidaia

Une hauetan ez daude emanalderik.